tipula bat
tomate bat
2 piper berde
2 baratxuri ale
kuiatxo bat
2 arrautza
Moztu tipula, piper berdea eta baratxuria brunoisse erara eta erregosi zartagi batean su ertainean, tomateari kendu azala eta aziak, moztu zati txikitan eta gehitu zartagira. Kuiatxoa moztu kubo zatitan eta sartu zartagira, erregosi hau guztia 10 minutuz eta azkenik arraultzak nahasi,su txikian egosi arte baina gehiegi utzi gabe, gatz puntuan jarri eta jateko prest.
Errezeta hau arrautzarik gabe egin dezakezu eta edozein arrain laguntzeko osagai ederra izan liteke.
ongietorri
Hemen aurkituko duzuna ez da berritzailea, beste sukalde irakurketa bat besterik ez dut eskaintzen, sukalde kontuak eta sukalderako lehengaiak etxean sortzea edo aurkitzea da helburutariko bat. Produktu bat artu osagai nagusitzat eta bera jorratuko dugu errezeta ezberdinak osatuz. Ez dira oso korapilatsuak izango, erraz egiteko modukoak, sukaldean hasi berriak direnentzat edota egunero ibiltzen direnentzat baita baratzerako gogoa dutenentzat baina lurrik ez dutenentzat gida txiki bat, etxeko balkoian gauza asko egin bailiteke. Animo eta ea zure gustuko errezetak topatzen dituzun!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario