Marmitakoa
400 gr hegaluzea
3-5 patata
2 tipula
4 piper berde
2 tomate
4 piper txorizero
2 baratxuri ale
hegaluzez hezurrez egindako salda
oliba olioa
erramua (aukeran)
Lehenengo ipini piper txorizeroak uretan hidratatzeko, 3-4 orduz,eta ondoren laban baten laguntzaz kendu haragia barruko azaletik, azala botatzeko. Bestela erosi piper txorizeroen haragia (beirazko ontzi txikietan saltzen dute).
Moztu tipula, piper berdea eta baratxuria era txikian. eltze handi batean ipini oliba olio txorrotada batekin tipula egiten, geroxeago gehitu baratxuria eta azkenik piper berdea. ondoren gaineratu tomatea zurituta eta azirik gabe txiki txiki eginda (concasse). Zuritu patata eta kriskatu laban txiki baten laguntzaz. Erantsi patatak (uretatik pasa gabe, bere fekulak saltsa loditzen lagunduko baitugu) eta piper txorizeroen haragia, nahasi eta gehitu salda. utzi egosten 30-40 minutuz (gustukoa baduzu erramua gehitu) loditu arte. Moztu hegaluzea zatitan eta gehitu eltzera. Utzi egosten minutu pare bat eta ipini gatz puntua.
Hegaluzea tipuleztatua soja saltsarekin:
6 tipula
2 piper berde
3 baratxuri ale
Soja saltsa
Oliba olioa
Hegaluze garbi zati eder bat edo mendrezka (arraiaren beheko atala, hau da, bular aldea, hiruki forma hartzen du eta liburu moduan irekitzen da)
Moztu tipula julianan eta erregosi su txikian ordubetez gatz pittin batekin eta oliba olio txorrotada batekin, nahasi tarteka ez itsasteko eltzeari. Sartu baratxuriak ere brunoisse erara moztuta. Lehendabizi tipulari ura aterako zaio eta gero lehortzen joango da kolore marroia artzen ari den bitartean. Moztu hegaluzea 100gr inguruko zati ederretan eta ipini gatza. Zartagi batean ipini oliba olio txorrotada bat. Egin hegaluzea su bizian hasieran eta gero jaitsi neurria suari, erdi egina dagoenean gehitu tipula egina, utzi minutu batzuk eta bota soja saltsa. 2-4 minututan jateko prest!.
Erne soja saltsarekin, janaria gazitzen baitu, beraz, gatz gutxiago bota osagai guztiei.
Hegaluzea hirugiharraz estalirik tomate saltsetan
Hegaluzea zatiak
Hirugiharra hegaluzea estaltzeko
tomate saltsarako:
Tomatea udare barietatekoa(toamte saltsa egiteko oso egokiak dira zuku asko dutelako)
Tipula bat
2 baratxuri ale
Piper berde bat
Ardo zuria
Gatza
Azukrea
patata panaderentzako:
tipula bat
piper berde bat
patatak
oliba olioa
gatza
piper hauts zuria
Tomate saltsa:
moztu tipula, baratxuria eta eta piper berdea eta egin su txikian, gehitu ardo zuri txorrotada
bat eta tomateak. Egin su txikian ordubetez, ura behar balu lodiegi dagoelako hobe amaiera gehitzea. Txikitu irabiagailu baten laguntzaz irazki ondoren, ipini gatza eta azukrea, dastatu amaitzeko.
Patata panaderak:
moztu tipula eta piper berdea tira luzeetan, patata berriz zentimetro erdiko xafletan, ipini labeko erretilu batean patatak, piper berdeak, tipula, oliba olioa, gatza, piper hauts zuria eta ardo zuri txorrotada bat gustuko baduzu. Estali aluminio paperez eta sartu labean 170ºtan 70 minutu inguru edo egin arte(patata gutxi badira 45 minututan egina egon liteke).
Azkenik, hegaluzeari bota gatza pitin bat eta bildu hirugihar xerrez, egin zartagina baten laguntzaz urreztatu arte. Amaitzeko ipini hegaluzea tomate saltsatan eta egosi 2 minutuz zaporeak nahasteko. zerbitzatzeko momentuan ipini patatak azpian, gainean hegaluzea eta busti tomate saltsarekin, nahi izanez gero edertu perrexil birrinduarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario